AURREIZENA EMAN HEMEN

Lantegi honen bidez, ongizaterako gune bat eta topaketa bat sortzea proposatzen da, askatasunez gozatzeko eta jolasteko, baita zoriontsu izateko ere. Besteak beste, gorputza eta ahotsa, bost zentzumenak, sormena, adierazpena, inprobisazioa eta emozioak landuko dira. Halaber, antzerkia baliogarri izanen da geure burua eta inguruan duguna ezagutzeko tresna gisa, hori agerian jarri eta seinalatzeko, eta errealitatea aztertzeko eta eraldatua izan behar duela uste dugun hori aldatzen saiatzeko.

Ariketa eta jolasen bidez, konfiantzazko giroa sortuko dugu, eta gero, taldean sor daitezkeen intereseko gaiak identifikatu eta jorratuko ditugu, horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko asmoz, nola eta egiteko beste modu posible batzuk edo egoerei aurre egiteko bestelako moduak “entseatuta”. Antzerki-foro edo eszena-foro txikiak sortuko ditugu, eta, taldea horretarako prest agertzen bada, horiek jendaurrean erakutsi, beste pertsona batzuengana zabalduko den elkarrizketa ireki batean parte hartzeko. Berbalizaziotik ihesi, elkarrizketa horri antzerkiaren eta ekintzaren bidez helduko zaio. Pubikoko pertsonak ez dira ikusle hutsak izanen, “ikusleAKTOREak” baizik, eta eszenetan parte hartzen ahalko dute egiteko eta izateko beste modu batzuk erakusteko; hori guztia gizarte-eraldatzea premisatzat duen esparru baten barruan.

 Edukiak

  • Jolas adierazkor eta dramatikoak.
  • Inprobisazioa eta bat-bateko antzerkia.
  • Sarrera Zapalduaren antzerkiko tekniketara: “Aktore eta ez-aktoreendako jolasak”, Irudi Antzerkia, Antzerki Foroa eta Desioaren Ortzadarra.
  • Antzerki Foroko eszena eta/edo obra berriak eta parte-hartzeak sortzea.

Helburuak

  • Ongizate eta konfiantzazko espazio bat sortzea, antzerki-dinamika ezberdinen bidez.
  • Taldeak ongi pasatzea, barre egitea, gozatzea, erlaxatzea eta jolastea.
  • Sormena eta bat-batekotasuna garatzea; adierazpena lantzea.
  • Taldean oihartzun gehien dituzten gaiak identifikatzea eta errespetuzko elkarrizketarako espazio bat zabaltzea egoera horien inguruan, zenbait dinamikatatik abiatuta, non taldeko pertsona oro entzuna, zaindua eta eroso sentituko baita.
  • Antzerki Foroko antzezlanak edo eszenak sortzea, eta taldeak aukeratzen duenaren arabera, horiek jendaurrean erakustea, elkarrizketa komunitatera zabaltzeko eta in situ parte-hartzeak sortzeko.

Iraupena: 16 ordu

Datak: Azaroak 4 eta 5.

Ordutegia: larunbatean, 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00 eta igandean, 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00.

Prestatzailea: Eider Sainz de la Maza Alday

Tokia:Autobus-geltoki zaharreko erabilera anitzeko aretoa (Oliveto Kondearen etorbidea 6, beheko solairua)

Behin-behineko izen-ematea: urriaren 26ra arte

AURREIZENA EMAN HEMEN