AURRETIKO IZEN-EMATEA HEMEN

 

Komunikatzeak askoz ere gehiago eskatzen du hizkuntza bat partekatu eta esaldi gramatikalki zuzenak egitea baino, informazioa helaraziko badugu. Aurrez aurreko solasaldietan, adierazkortasun ezberdineko mezuak gertatzen dira, aldi berean, eta horrek erraztu edo zaildu egiten du komunikazioa.

 

Migratzaileek eta bertakoek osatutako talde mistoetan aztertuko dugu komunikazio-kultura ezberdinetako pertsonen arteko topaketa batzuetan sortzen diren gorabeheretan agertutako kultur elementuen eragina, horiei aurre egiteko gatazkak eragin baino lehen.

Elkar ulertzea erraztu nahi dugu kulturen artean komunikazioa argiagoa eta eraginkorragoa izan dadin gero eta askotarikoagoa den hiri batean.

 

Helburuak

  • Kultura ezberdinetako pertsonen arteko komunikazioa ulertzea.
  • Praktikak eraikitzea dinamika gatazkatsuak agertzea prebenitzeko, komunikazioa baliatuta.
  • Lankidetzako eta bitartekaritzako harremanak erraztea kulturarteko testuinguruetan.

 

Edukiak

  • Giza komunikazioa aurrez aurreko prozesu gisa. Hitzetatik haratago.
  • Elkarreragin komunikatiboaren neurriak.
  • Zer da kulturarteko komunikazioa?
  • Gertakari kritikoak kulturen arteko komunikazioan.
  • Gatazkak: motak eta dinamikak.
  • Pertsonen eta taldeen arteko gatazkak konpondu eta / edo eraldatzeko ereduak.

 

Metodologia

Gogoeta-ekintzako eredu pedagogikoa. Sarrera teorikoetatik abiatuta, parte-hartzaileek eguneroko testuinguruetan duten esperientziaren edukiak aurkezten dituzte.

Taldea ikaskuntza eta ikerketa gune gisa, non ohiko egoerak zehazten baitira, elkarlaneko komunikazioa erraztuko duten praktika alternatiboak batera sortzeko.

 

Iraupena: 15 ordu (aurrez aurrekoa)

Datak: maiatzak 13, 14, 19 eta 26, eta ekainak 2.

Ordutegia: maiatzaren 13an, ostiralarekin, 17:00etatik 20:30era. Maiatzaren 14an, larunbatarekin, 10:00etatik 14:00etara. Maiatzaren 19an eta 26an eta ekainaren 2an, ostegunarekin, 18:00etatik 20:30era.

Nork emana: Blas Campos Hernández, BIDARI Prestakuntza eta Aholkularitza, Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna. Krisialdian esku-hartzeen espezialista. Diplomaduna profesionalen Orientazioan eta Gainbegiratzean. Familia-terapeuta sistemikoa.

Tokia: ZENTRO elkarlaneko guneko (Kondestablearen jauregia) 4. aretoa, Kale Nagusia, 2.

Behin-behineko izen-ematea: maiatzaren 10era arte