AURREIZENA EMAN HEMEN

Gizarte mentoretza da beren burua borondatez eskaintzen duten pertsonen arteko harremana sustatzea, aukera-ezberdintasun egoeran dagoen beste pertsona bati banakako laguntza emateko, kasu honetan, Nafarroan inoren kargu ez dauden gazte atzerritarrei. Lantegia gizartean esku-hartzeko metodologia horretara hurbiltzen da, eta onura ugari dakarzkie egitasmoan bai parte hartzaile diren mentoregaiei baita mentore lana egiten dutenei ere.

Helburuak

Gizarte mentoretza laguntza ez-formalerako tresna bezala ezagutaraztea

Edukiak

Proiektu esperimentalari buruzkoz azalpenak eta inoren kargura ez dauden migratzaileak gizarteratzeko tresna gisa gizarte mentoretza erabiltzeari buruko azalpenak izanen dira ardatz lantegiaren edukietan.

  • Sarrera: gizarte mentoretza.
  • Gizarte mentoretzaren ahalmenak gizarte ekintzan.
  • Gizarteratzea eta gizarte-kohesioa gizarte mentoretzaren bidez.
  • Mentorearen rola eta bere ingurunea. Mentorearen profila.
  • Gizarte mentoretzako esperientziak Nafarroan. Kideak programa.
  • Eztabaida eta iritziak trukatzea. Galderak.

Iraupena: 2 ordu

Data: urriak 5

Ordutegia: ostegunetan, 18:30 – 20:30

Prestatzailea: Unai Esparza Ezkurra (Gizarte Mentoretza, Kideak programa)

Tokia: ZENTRO, elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), kale Nagusia, 2.

Behin-behineko izen-ematea: urriaren 3ra arte.

AURREIZENA EMAN HEMEN