AURREIZENA EMAN HEMEN

Ikastaro honetan Magrebeko herrialdeetako, Saharaz azpiko Afrikako, Iberoamerikako, Bulgariako eta Errumaniako kulturak ezaugarritzen dituzten gako eta elementuak emanen dira.

Ezagutza beharrezkoa da elkarreragin kultural positiborako eta kulturarteko komunikazio ezinhoberako, eta horrek, zalantzarik gabe, balizko gatazka edo talka kulturalak kudeatzen lagunduko digu.

2001eko Aniztasun Kulturalari buruzko Adierazpen Unibertsalean jasotako kulturaren definiziotik abiatuko da: kultura gizarte baten edo talde sozial baten ezaugarri diren bereizgarri espiritual eta materialen, intelektualen eta afektiboen multzotzat hartu behar da, eta barne hartzen ditu, arteez eta letrez gain, bizimoduak, elkarrekin bizitzeko erak, balio-sistemak, tradizioak eta sinesmenak.

 Helburuak

  • Nafarroako gizartean dauden kultura ezberdinen arteko elkarreragin hobeezina ahalbidetuko duten gakoak ematea.

Edukiak

  • Zer da kultura
  • Magrebeko herrialdeak, Saharaz azpiko Afrika, Iberoamerika, Bulgaria eta Errumania identifikatzen dituzten ezaugarriak.
  • Kulturarteko elkarreragin eta komunikazio ezinhoberako gakoak.

Metodologia

Ikastaroa parte-hartzean oinarritutako metodologia baten bidez emanen da, eta azalpen teorikoa (aurkezpenez lagunduta) eta balizko talka kulturalen adibideak uztartuko ditu, kasu praktiko laburrak ebazteko.

 Iraupena: 6 ordu

Datak: Azaroak 16 eta 23

Ordutegia: ostegunetan, 17:00 – 20:00

Prestatzailea: GURUTZE GORRIA – Kulturarteko bitartekaritza eta esku-hartze komunitarioko zerbitzua, Nafarroako Gobernuaren mendekoa.

Tokia: ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2.

Behin-behineko izen-ematea: azaroaren 8a arte

AURREIZENA EMAN HEMEN