AURREIZENA EMAN HEMEN

Ikastaro honetan Nafarroako kultura ezaugarritzen duten gako eta elementuak emanen dira. Ezagutza beharrezkoa da elkarreragin kultural positiborako eta kulturarteko komunikazio ezinhoberako. Horrek, zalantzarik gabe, balizko gatazka edo talka kulturalak kudeatzen lagunduko digu.

2001eko Aniztasun Kulturalari buruzko Adierazpen Unibertsalean jasotako kulturaren definiziotik abiatuko da: kultura gizarte baten edo talde sozial baten ezaugarri diren bereizgarri espiritual eta materialen, intelektualen eta afektiboen multzotzat hartu behar da, eta barne hartzen ditu, arteez eta letrez gain, bizimoduak, elkarrekin bizitzeko erak, balio-sistemak, tradizioak eta sinesmenak.

Helburuak

  • Nafarroako gizartean elkarrekintza hobeezina ahalbidetuko duten gakoak ematea.

Edukiak

  • Zer da kultura
  • Nafarroako kultura identifikatzen duten ezaugarriak
  • Kultur-elkarreraginerako gakoak

Metodologia

Ikastaroa metodologia parte-hartzailearen bidez emanen da. Kasu praktiko laburren bidez balizko kulturarteko talken adibideak emanen dira eta horiek kudeatzeko modua kultur-gakoak kontuan hartuta. Ikastaroa beste hizkuntza batzuetan emateko aukera (arabiera, ingelesa…)

 Iraupena: 3 ordu

Datak: azaroak 9

Ordutegia: osteguna 17:00 – 20:00

Prestatzailea: GURUTZE GORRIA – Kulturarteko bitartekaritza eta esku-hartze komunitarioko zerbitzua, Nafarroako Gobernuaren mendekoa.

Tokia: ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2.

Behin-behineko izen-ematea: azaroaren 1a arte

AURREIZENA EMAN HEMEN