AURREIZENA EMAN HEMEN

 

Edukiak

Ikastaroa zenbait zatitan banatuko da; lehenik, azalduko dugu nola ulertzen duen Ekonomia Sozial eta Solidarioak bizi dugun sistema.

Jarraian, bi entitate aurkeztuko ditugu; alde batetik, Coop57, finantza-zerbitzu etiko eta solidarioen kooperatiba, gizarte zibilaren aurrezkia bildu eta hura bideratzen duena ekonomia sozial eta solidarioko entitateak finantzatzera. Eta, bestetik, Olatukoop, enpresa, elkarte eta kooperatiben sarea, ekonomian modu eraldatzailean lan egiten duena xede hartuta bermatzea hala kideen arteko elkartasuna nola gizartearen ongizatea eta horien jarduera ekonomikoaren ekarpena ondare komunari.

Azkenik, proiektuen eta finantziazioen hainbat esperientzia jorratuko ditugu.

Helburuak: Ekonomia egiteko eta ulertzeko bestelako modu bat ezagutzera ematea, horrela beste aurrerapauso bat egiteko helburu nagusia lortzeko, alegia, gure ekonomiaren eta gizartearen eraldaketa soziala, modu positiboan.

Metodologia: Hasteko, esparru teorikoa landuko dugu, bermatzeko azaltzen diren kasu praktikoetako esperientziak ongi ulertzen direla. Aurkezpen digitalak erabiliko ditugu, baita beste dokumenturen bat ere, edukia ulergarriago egiteko.

Iraupena: 6 ordu (aurrez aurrekoa)

Data: ekainak 1 eta 8

Ordutegia: asteazkenetan (17.00-20.00)

Nork emana: Koop57 Euskal Herria

Tokia: ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia, 2.

Behin-behineko izen-ematea:  maiatzaren 25era arte