AURREIZENA EMAN HEMEN

Komunitate-inguruneen ongizatea ez da berez etortzen, pixkanaka-pixkanaka eraikitzen da, eta indartu egiten da elkarren arteko topaketaren bidez, eta bestearen eta besteen arteko topaketa eta ezagutzaren bidez. Ezagutzatik eta aitortzatik bakarrik hasten ahal gara pertsonen berdintasunaren alde lan egiten: ezagutzen badut bakarrik izaten ahal dut enpatia. Elkar ezagutzeko, elkarrekin hitz egin eta elkarri entzun behar diogu, eta bestea komunitatekoak ez bezalakoa eta okerragoa delako ustea eraitsi.

Bizikidetzaren sustapenean lan egiteko, tresna eraginkorren oinarrizko ezagutzak behar dira berariazko prozesu eta teknikei dagokienez. Ikastaro honetan, modu praktikoan landuko ditugu tresnak eta metodologia bakoitzaren egokitasuna.

Xedea da pertsonak gaitzea esku-hartze komunitarioko metodologiak helburuetara egokitzeko: metodologia parte-hartzaileak, bitartekaritzako esku-hartzeak, lankidetza-espazioak, arbitrajeak, etab.

Edukiak

  • Bestearekiko beldurra: topaketa eta konexioa gizarte-kohesioaren motore gisa.
  • Metodologien egokitzapena: bitartekaritza, arbitrajeak, parte-hartzea eta lankidetza.
  • Gutxieneko baldintzak inguruan, bitartekaritzako esku-hartzeak egin ahal izateko.
  • Gatazkak konpontzeko estrategiak eta metodoak, komunitatearen testuingurura aplikatuta.
  • Pertsonen arteko elkarrizketarako espazioak bideratzeko tresna eraginkorrak.

Metodologia: Entzutea, komunikaziorako ingurune seguru bat eratzea oso garrantzitsua da ikasketa esanguratsurako. Jarduerak bizipenezkoak izanen dira. Dinamikak, eztabaida, bideoak, roll playing-a, banakako gogoeta eta talde-lanaren bidez gauzatuko dira, ikasketa errazteko.

Iraupena: 16 ordu

Data: martxoak 4, 5, 11 eta 12

Ordutegia: astelehen eta asteartea: 17:00 – 20:00

Prestatzailea Maite Eraso Ascunce. Gizarte-langilea + Bitartekaria Meeting Point-en. Aditua bikoteen, familien eta erakundeen gatazketan.

Tokia: 5 Aretoa ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2.

Behin-behineko izen-ematea:  otsailaren 26ra arte  AURREIZENA EMAN HEMEN