AURRETIKO IZEN-EMATEA HEMEN

 

Ikastaroan ezagutuko dugu zer udal-baliabide eta -tresna dauden irabazi-asmorik gabeko entitateentzat eta nola izan harremanak telematikoki Udalarekin dirulaguntza bat eskatzeko edo justifikatzeko orduan, kudeaketa hori errazago egiteko asmoz eta Administrazioarekin izapideak edo prozedurak elektronikoki egiteko behar den autonomia lortzeko.

 

Edukiak

  • Zentro, elkarlaneko gunea: zerbitzuak, liburutegia, baliabideak.
  • Baliabide digitalak: elkarteen ataria. Iruñategi. Webgunea.
  • Aholkularitza-zerbitzuak: aholkularitza juridikoa, proiektuak laguntzekoa eta dirulaguntzetarakoa.
  • Identifikazio digitala: pertsona fisikoaren ziurtagiria eta pertsona juridikoaren ziurtagiria. Sinadura elektronikoa. Ziurtagiriak eskatzea eta dirulaguntzen izapidetzea.

 

Iraupena: 3 ordu (aurrez aurrekoa)

Data: maiatzak 27

Ordutegia: ostirala, 17:00 – 20:00.

Nork emana: Ana Belén Albero Díaz, abokatua. Masterra Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kudeaketan. Gaztediaren Etxeko eta Zentroko Aholkulari Juridikoa.

Tokia: ZENTRO elkarlaneko guneko (Kondestablearen jauregia) 4. aretoa, Kale Nagusia, 2

Behin-behineko izen-ematea: maiatzaren 16ra arte.