AURRETIKO IZEN-EMATEA HEMEN

Ikastaroan ezagutuko dugu zer udal-baliabide eta -tresna dauden irabazi-asmorik gabeko entitateentzat eta nola izan harremanak telematikoki Udalarekin dirulaguntza bat eskatzeko edo justifikatzeko orduan, kudeaketa hori errazago egiteko asmoz eta Administrazioarekin izapideak edo prozedurak elektronikoki egiteko behar den autonomia lortzeko.

Edukiak

  • Zentro, elkarlaneko gunea: zerbitzuak, liburutegia, baliabideak.
  • Baliabide digitalak: elkarteen ataria. Iruñategi. Webgunea.
  • Aholkularitza-zerbitzuak: aholkularitza juridikoa, proiektuak laguntzekoa eta dirulaguntzetarakoa.
  • Identifikazio digitala: pertsona fisikoaren ziurtagiria eta pertsona juridikoaren ziurtagiria. Sinadura elektronikoa. Ziurtagiriak eskatzea eta dirulaguntzen izapidetzea.

Iraupena: 3 ordu (aurrez aurrekoa)

Data: urriak 21

Ordutegia: astelehenean, 17:00etatik 20:00etara

Nork emana: Ana Belén Albero Díaz, abokatua. Masterra Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kudeaketan. Gaztediaren Etxeko eta Zentroko Aholkulari Juridikoa.

Tokia:  ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2. Hitzaldi-aretoa (2. solairua).

Behin-behineko izen-ematea: urriaren 14ra arte