AURREIZENA EMAN HEMEN

Ikastaroan ikasiko dugu zer udal-baliabide eta -tresna dauden irabazi-asmorik gabeko entitateendako eta nola izan harreman telematikoak Udalarekindirulaguntza bat eskatzeko edo justifikatzeko orduan, kudeaketa hori errazago egiteko asmoz eta Administrazioarekin izapideak edo prozedurak elektronikoki egiteko behar den autonomia lortzeko.

EDUKIAK:

  • EGOITZA ELEKTRONIKOA dirulaguntzak eskatu edo justifikatzeko. Horren funtzionamendua.
  • Identifikazio digitala: pertsona fisikoaren ziurtagiria eta pertsona juridikoaren ziurtagiria. Sinadura elektronikoa. Ziurtagiriak eskatzea eta dirulaguntzen izapidetzea.
  • Zentro, elkarlaneko gunea: zerbitzuak, liburutegia, baliabideak.
  • Baliabide digitalak: elkarteen ataria. Iruñategi. Webgunea.
  • Aholkularitza-zerbitzuak: aholkularitza juridikoa, proiektuak egiteko eta dirulaguntzetarako laguntza.

Iraupena: 3 ordu

Datak:  azaroak 3

Ordutegia: ostiralean, 17:00 – 20:00.

Prestatzailea: Ana Belén Albero Díaz (Abokatua. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kudeaketako masterduna. Gaztediaren Etxeko eta ZENTRO, elkarlaneko guneko Aholkulari Juridikoa.

Tokia: Kondestablearen jauregia, Kale Nagusia 2 (Iruña). Hitzaldi-aretoa (2. solairua).

Behin-behineko izen-ematea: urriaren 26ra arte (osteguna)

AURREIZENA EMAN HEMEN