AURRETIKO IZEN-EMATEA HEMEN
Askotan, irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateetan finantzazioa bilatzeko ardura duten pertsonek dirulaguntza-deialdiak ulertzeko zailtasunak dituzte. Eragozpen gehigarriak dira terminologia juridikoa, onartutako gastu desberdinak eta aurkezteko eta justifikatzeko epeak. Oraingo honetan, hainbat deialdiri aurre egiteko gakoak ezagutzeko aukera izanen dugu, eta proiektuak diseinatzeko eta kudeatzeko funtsezko kontuak jorratuko ditugu, betiere nahi den eragina izan eta finantziazio nahikoa edukitzeko bermeekin.
Edukiak
- Dirulaguntza-deialdiak: motak.
- Deialdien oinarrizko eskema.
- Deialdien terminologia eta korrelazioa gure proiektuarekin.
- Deialdiei buruzko informazioa.
- Proiektu bat osatzeko oinarrizko eskema.
Iraupena: 3 ordu (aurrez aurrekoa)
Data: maiatzak 6
Ordutegia: ostirala, 17:00 – 20:00.
Nork emana: Ana Belén Albero Díaz, abokatua. Masterra Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kudeaketan. Gaztediaren Etxeko eta Zentroko Aholkulari Juridikoa.
Tokia: ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia, 2. Hitzaldi-aretoa (2. solairua).
Behin-behineko izen-ematea: maiatzaren 5era arte.
Leave A Comment