Zure proiektua abian jartzeko, dauden forma juridikoak aztertu behar dira eta horiek nola eratzen diren jakin behar da. Oraingo honetan, irabazi-asmorik gabeko elkarte bat martxan jartzeko eman beharreko urratsak ezagutuko ditugu.
Edukiak
– Proiektu edo ekimen bat abian jartzeko lehen urratsak.
– Dauden forma juridikoak.
– Zer den irabazi-asmorik gabeko elkarte bat eta nola eratzen den.
– Adibide zehatz bat: herritarren parte-hartzerako 2023ko norgehiagoka-erregimeneko dirulaguntzen deialdia.
Iraupena: 3 ordu (aurrez aurrekoa)
Datak: Maiatzak 12
Ordutegia: ostiralean, 17:00 – 20:00.
Nork emana: Ana Belén Albero Díaz (Abokatua. Masterra Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kudeaketan. Gaztediaren Etxeko eta Zentroko aholkulari juridikoa).
Tokia: ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2. Hitzaldien Aretoa 2. solairua
Behin-behineko izen-ematea: maiatzaren 5a arte
Leave A Comment