AURRETIKO IZEN-EMATEA HEMEN
Urte amaiera heltzear da, eta harekin batera emandako dirulaguntzak justifikatzeko unea. Ikastaro honetan dirulaguntza orokorren zein herritarren partaidetzako berariazko dirulaguntzen justifikazioari nola aurre egin azalduko dugu, dirulaguntza eskatu duzuen programarako justifikazioa noiz eta nola aurkeztu behar den modu egokian gogoratuko dugu, zuen zalantzak argituko ditugu eta gai honen inguruan egiten dituzuen ekarpenak entzunen ditugu.
Helburuak
Erakundeak gaitzea dirulaguntzen justifikazioa zuzen egin dezaten.
Edukiak
- Oinarrizko kontzeptuak: zer da justifikatzea, justifikatzeko moduak.
- Prozedura, betekizunak, epea eta aurkeztu beharreko agiriak.
- Adibide praktikoa: herritarren partaidetzako deialdia.
- Zuen txanda.
Iraupena: 3 ordu (online)
Datak: abenduak 16.
Ordutegia: ostiralean, 17:00etatik 20:00etara.
Nork emana: Ana Belén Albero Díaz (Abokatua. Masterra Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kudeaketan. Gaztediaren Etxeko eta Zentroko aholkulari juridikoa) eta Ainhoa Guelbenzu Echegaray (Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetzako teknikaria).
Tokia: Online. Parte-hartzea baieztatzen denean emanen da esteka.
Behin-behineko izen-ematea: abenduaren 12ra arte
Leave A Comment