AURRETIKO IZEN-EMATEA HEMEN
Lantegi honen helburua da lan-mentoretza ezagutaraztea, laneko trebetasunak eta gaitasunak hobetzeko tresna gisa. Horretarako, ekintza zuzenduko da aukera-desberdintasuneko egoeran dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzera bideratutako ikaskuntza-ibilbide bat diseinatzera.
Kasu honetan, Nafarroan familia-laguntzarik ez duten gazte atzerritarrei. Lantegia gizartean esku-hartzeko metodologia horretara hurbiltzen da, eta onura ugari dakarzkie egitasmoan bai parte hartzaile diren mentoregaiei baita mentore lana egiten dutenei ere.
Helburuak
Lan-mentoretza ezagutzera ematea etorkizunean Kideak programan mentore gisa parte hartu nahi duten boluntarioei.
Edukiak
- Sarrera lan-mentoretzara.
- Lan-mentoretzaren ahalmenak gizarte ekintzan.
- Gizarteratzea eta gizarte-kohesioa lan-mentoretzaren bidez.
- Mentorearen rola eta bere ingurunea. Mentorearen profila.
- Eztabaida eta iritziak trukatzea. Galderak.
Iraupena: 2 ordu (aurrez aurrekoa)
Data: urriak 20
Ordutegia: ostegunean, 18:30etik 20:00etara
Nork emana: Unai Esparza Ezkurra (Gizarte Mentoretzako Kideak programa), ZABALDUZ (Gizarte Ekimeneko Kooperatiba)
Tokia: 5. Aretoa ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestable jauregiaren lehenengo solairuan), Kale Nagusia 2.
Behin-behineko izen-ematea: urriaren 13ra arte
Leave A Comment