AURREIZENA EMAN HEMEN

Konplexutasun ekonomikoa eta finantza-berritasunak nagusi diren garai hauetan zaila da egunerokorako gutxieneko ezagutzarik izan gabe dirua erabiltzea. Adinekoen kasuan larriagoa da ez direlako berrikuntza guzti horiek jakitun. Baina oinarria den horretatik hasiko gara, geure finantza ongi kontrolatzeko jakin behar dugun horretatik, horrela gure arreta diruaz haragoko beste gai batzuetan jarrita bizi ahal izateko.

Helburuak

  • Adinekoek dirua erabiltzeko behar dituzten oinarrizko gaitasunak ezagutzea.
  • Gure inbertsio-estiloa ezagutzea.
  • Gure finantza-emozioak hobeki erregulatzen eta ezagutzen ikastea.
  • Gure inbertsio-aukerak hobeki baloratzeko tresnak jasotzea.
  • Beste taldekide batzuen esperientzietatik elikatzea.

Edukiak

  • Zein da zure egoera pertsonala?
  • Non nago? = Zer daukat? Zenbat zor dut? Zenbat diru sartzen zait eta zenbat gastatzen dut?
  • Nora jo nahi dut? = Niretzat garrantzitsua den hori lehenestea.
  • Aseguruak eta larrialdi-funtsak = Ezustekoak estaltzea
  • Non daude erreferentziak? Nola kalkulatuko dut? = Planifikatzea eta zenbatzea (behar diren euroak, denbora eta zergen errentagarritasun garbia).
  • Zer da funtsezkoena inbertsioaren munduan? Inbertitzeko urrezko 10 arauak.
  • Estaldura arriskuen aurrean. Aseguruak, kreditu-arriskua, abal-emaile izatearen arriskuak, zenbaki gorriak eta zordunen erregistroa, enbargoa, ordainean ematea.
  • Nola babestu zure dirua pagotxen tentazioetatik eta askotariko iruzurretatik.

BESTE GAI INTERESGARRI BATZUK;

  • Familiako aurrekontua. Dirua erabiltzearen inguruko pasadizoak eta bitxikeriak. Zorrak. Zorpetu eta finantzabidea hautatzeko erabakia. Etxeko ekonomiako trikimailu txikiak. Aurrezteko ohitura onak sustatzea bizitzan. Nola ugaritu zure dirua. Aurrezki- eta inbertsio-produktuen gaineko lehen ezagutzak. Erosi edo alokatu? Espainiako higiezinen merkatuari buruzko ezagutza orokorrak. Arrisku eta aukerak. Inflazioa eta interes tipoak eragin-markagailu gisa higiezinen merkatuan. Etxebizitza erostea. Aholkuak eta oharrak. Espainiako higiezinen merkatuaren egoera. Etxebizitza alokatzea.

Iraupena: 3 ordu

Datak: 2023ko urriak 4

Ordutegia: 09:30 – 12:30

Prestatzailea:  Carlos Medrano Sola

Tokia: ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2.

Behin-behineko izen-ematea: urriaren 1era arte

AURREIZENA EMAN HEMEN