AURREIZENA EMAN HEMEN

Batzuetan adinekoek sentitzen dute beren eskubideak ez direla aintzat hartzen, edo ez behar den neurrian, edo ez dituzte ezagutzen baliagarriak gertatzen ahal zaizkien aukera eta baliabideak. Ikasturte honetan ibilbide bat eginen dugu adinekoei zuzenean eragiten dieten arauetan, baliabideetan eta legeetan barna. Informazioa izatea ere adin guztietan baita eskubidea eta betebeharra.

EDUKIAK:

  • Adinekoendako legeak.
  • Dirua eta etxebizitza.
  • Oinordetzak eta testamentuak.
  • Osasuna eta mendekotasuna.
  • Tratu txarrak.
  • Kultura, aisia eta denbora librea.

Iraupena: 3 ordu

DATA: 2023ko urriak 6, ostirala (urriak 1, adinekoen egunaren karietara)

ORDUTEGIA: 17:00 – 20:00

Prestatzailea: Ana Belén Albero Díaz (Abokatua. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kudeaketako masterduna. Gaztediaren Etxeko eta Zentroko aholkulari juridikoa).

TOKIA: Kondestablearen jauregia, Kale Nagusia 2 (Iruña). V. aretoa.

Behin-behineko izen-ematea: irailaren 28ra arte

AURREIZENA EMAN HEMEN