AURRETIKO IZEN-EMATEA HEMEN
Gizarte mentoretza da beren burua borondatez eskaintzen duten pertsonen arteko harremana sustatzea, aukera-ezberdintasun egoeran dagoen beste pertsona bati banakako laguntza emateko, kasu honetan, Nafarroan inoren kargu ez dauden gazte atzerritarrei. Lantegia gizartean esku-hartzeko metodologia horretara hurbiltzen da, eta onura ugari dakarzkie egitasmoan bai parte hartzaile diren mentoregaiei baita mentore lana egiten dutenei ere.
Helburuak
Gizarte mentoretza laguntza ez-formalerako tresna bezala ezagutaraztea
Edukiak
Lantegiaren edukiak dira proiektu esperimentalaz azalpenak eta inoren kargura ez dauden migratzaileak gizarteratzeko tresna gisa gizarte mentoretza erabiltzeaz azalpenak.
- Sarrera: gizarte mentoretza.
- Gizarte mentoretzaren ahalmenak gizarte ekintzan.
- Gizarteratzea eta gizarte-kohesioa gizarte mentoretzaren bidez.
- Mentorearen rola eta bere ingurunea. Mentorearen profila.
- Gizarte mentoretzako esperientziak Nafarroan. Kideak programa.
- Eztabaida eta iritziak trukatzea. Galderak.
Iraupena: 2 ordu (aurrez aurrekoa)
Data: Azaroak 24
Ordutegia: ostegunean, 18:30etik 20:30era
Nork emana: Unai Esparza Ezkurra (Gizarte Mentoretzako Kideak programa), ZABALDUZ (Gizarte Ekimeneko Kooperatiba)
Tokia: 5. Aretoa ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestable jauregiaren lehenengo solairuan), Kale Nagusia 2.
Behin-behineko izen-ematea: azaroaren 20era arte
Leave A Comment