Navarro Villoslada institutuko ikasleek gorroto-delituen inguruko hausnarketa egin zuten asteartean, Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren karietara. Iruñeko Udalak ekitaldia antolatu zuen eta bertan parte hartu zuten, ikasleez gain, Fernando Sesma Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkariak, eta María del Campo Nafarroako gorroto-delituetarako fiskalak.

Udalak aurkezpen instituzional batekin hasi zuen jardunaldia eta ondoren Nafarroako gorroto delituetarako fiskalak hartu zuen hitza. Fiskalak karguak zekarkion ohiko lanaren hainbat adibide ekarri zituen, batez ere, sare sozialekin eta gorroto-delituak hedatzearekin lotutako alderdiak nabarmenduz. Era berean, azaldu zuen zeintzuk diren gorroto-delituak eta galdera-erantzunen txandan Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako ikasleei erantzun zien.

Ikasle horiek, Batxilergokoek bezala, gaia tutoretza saioetan landu zuten. Batxilergokoek gorroto delitu orokorren aurkako Dekalogo batean bildu zituzten haien hausnarketak. Dekalogoa olerki eta musikaren bidez antzeztu zuten. Clown antzezlan baten bidez eman zioten amaiera ekitaldiari, eta umoretik eta ikasleekin izandako elkarreraginetik jaso zituzten gogoetak.

Iruñeak Gorrotoaren Kulturaren aurkako Hirien Sarean parte hartzen du, Hiri-hezitzaileen esparruaren barnean, eta martxoaren amaieran Sevillako topaketa batean parte hartu zuen Navarro Villoslada BHIn egindako lana aurkezteko

 

21 MARZO: "Trabajando por la eliminación del racismo y la cultura del odio"