Jende-talde baten aurrean jarri eta edozein egoera, pasadizo edo speech, baita ere zeure burua edo egitasmo bat aurkezteko edo lan bat azaltzeko tresnak badauzkazu, beharbada, lotsa galtzen edo ahotsa indartzen lagunduko dizun norbait da behar duzun bakarra. Zure ahotsak, ziur nago, ez du inor epel utziko.
Edukiak
- Lotsa galtzea
- Nola egituratu diskurtso bat (naizenaren, nagoen tokiaren eta lortu nahi dudanaren indarra)
- Arnasketa
- Ahots-proiekzioa
- Gorputz-hizkuntza
Helburuak
- Entzule talde bati aurre egiteari beldurra kentzea.
- Ezagutzak biltzen ikasi eta horiek diskurtsoan interesgarri bihurtzea.
- Diskurtsoa, gorputz-hizkuntza eta proiekzioa aldatzea entzule motaren arabera.
Iraupena: 6 ordu (aurrez aurrekoa)
Datak: Maiatzak 31 eta ekainak 1 eta 2
Ordutegia: asteazkena, osteguna eta ostirala, 18:00 – 20:00
Nork emana: Daniel Zarranz Armendáriz. Arte eszenikoetan diplomaduna Bartzelonako Art Actors Queralt, Set D’acció eta Actúa Studio eskoletan. Zuzendaria eta antzokiko antzezlea.
Tokia: ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2.
Behin-behineko izen-ematea: maiatzaren 17a arte
Leave A Comment