Komunitate-inguruneen ongizatea ez da berez ematen, pixkanaka-pixkanaka eraikitzen da, eta indartu egiten da elkarren arteko topaketarekin eta bestearen eta besteen arteko topaketarekin eta ezagutzarekin. Ezagutzatik eta aitortzatik bakarrik has gaitezke pertsonen berdintasunaren alde lan egiten: ezagutzen badut bakarrik izan dezaket enpatia. Elkar ezagutzeko, elkarrekin hitz egin eta elkarri entzun behar diogu, eta bestea komunitateaz bestelakoa eta okerragoa delako ustea eraitsi.
Bizikidetzaren sustapenean lan egiteko, tresna eraginkorren oinarrizko ezagutzak behar dira berariazko prozesu eta teknikei buruz. Ikastaro honetan, modu praktikoan landuko ditugu tresnak eta metodologia bakoitzaren egokitasuna.
Xedea da pertsonak gaitzea esku-hartze komunitarioko metodologiak helburuetara egokitzeko: metodologia parte-hartzaileak, bitartekaritzako esku-hartzeak, lankidetza-espazioak, arbitrajeak, etab.
Edukiak
- Bestearekiko beldurra: topaketa eta konexioa gizarte-kohesioaren motore gisa.
- Metodologien egokitzapena: bitartekaritza, arbitrajeak, parte-hartzea eta lankidetza.
- Gutxieneko baldintzak inguruan, bitartekaritzako esku-hartzeak egin ahal izateko.
- Gatazkak konpontzeko estrategiak eta metodoak, komunitatearen testuingurura aplikatuta.
- Pertsonen arteko elkarrizketarako espazioak bideratzeko tresna eraginkorrak.
Helburuak
- Gatazkak diagnostikatzeko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.
- Gatazkak kudeatzeko metodologiak esparru komunitariora egokitzen ikastea.
- Auzo/komunitate-espazioetan bitartekaritzako esku-hartzeak egiteko estrategiak eta tresnak eskuratzea.
Metodologia
Entzutea, komunikaziorako ingurune seguru bat eratzea oso garrantzitsua da ikasketa esanguratsurako. Bizipenezko jarduerak izanen dira. Dinamikak, eztabaida, bideoak, roll playing-a, banakako gogoeta eta talde-lanaren bidez gauzatuko dira, ikasketa errazteko.
Iraupena: 18 ordu (aurrez aurrekoa)
Datak: Maiatzak 24 eta 31 eta ekainak 7, 13 eta 14
Ordutegia: astearte eta asteazkenetan, 17:00 – 20:00
Nork emana: Maite Eraso Ascunce. Gizarte-langilea + Bitartekaria Meeting Point-en. Aditua bikoteen, familien eta erakundeen gatazketan.
Tokia: 5. Aretoa. ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2.
Behin-behineko izen-ematea: maiatzaren 10a arte
Leave A Comment