AURREIZENA EMAN HEMEN

Ikastaro honen xedea da teknologiarekin mugak hautsi nahi dituen orok gaitasun digitaletarako sarbidea izatea eta hazten ari den ingurune digitalak egunero eskaintzen dizkigun abantailak baliatzea. Prestakuntza honetan parte-hartzaileek ingurune digitalean erosotasunez ibiltzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta egunerokotasunean erabiltzeko tresna praktikoak jasoko dituzte. Ikastaroak teknologia berrietara sarbiderik ez izateak sortzen duen arrakala murriztu nahi du, horrek adinekoen informaziorako eskubidea gutxitzen ahal duelako eta gainera, adinekoen parte hartzea eta gizarte-lotura zaildu.

Helburuak:

  • Ingurune digital berriaren oinarrizko kontzeptuak erakustea.
  • Ordenagailuak eta mugikorrak egokitasunez erabiltzeko beharrezkoak diren gaitasun digitalak ematea.
  • Sarean egoki nabigatzeko beharrezkoak diren gaitasun digitalak ematea.
  • Tresna praktiko eta errazak erabiltzen erakustea.
  • Gailu eramangarrietan eta ordenagailuetan gertatzen diren arazoak identifikatzeko beharrezkoak diren ezagupenak ematea.

Edukiak:

* 1. modulua: Teknologia Digitalera sarrera*

* 2. modulua: Konputazioaren Oinarrizko kontzeptuak*

* 3. modulua: Interneten nabigatzea*

* 4. modulua: Komunikazio digitala*

* 5. modulua: Sare sozialak eta edukia partekatzea*

* 6. modulua: Nola egin transakzio ekonomikoak sarean*

* 7. modulua: Entretenimendua eta Ikasketa sarean*

* 8. modulua: Gailuen oinarrizko mantentze-lanak*

* 9. modulua: Pribatutasuna eta segurtasuna sarean*

* 10. modulua: Baliabideak eta Laguntza iraunkorra*

Aurkibide honek 15 orduko ikastaro baten edukia laburbiltzen du, adinekoendako gaitasun digitalen oinarrizko alderdiei heltzen zaiela ziurtatuz. Modulu bakoitzak sarrera bat eta funtsezkoak diren arloetako praktikak eskaintzen ditu, eta horrela, parte hartzaileei mundu digitaleko trebetasunak gradualki garatzea ahalbidetzen die.

Iraupena: 15 ordu

Datak: bost aste jarraituetako astearte eta ostegunak; urriak 31, azaroak 2, 7, 9, 14, 16, 21, 23, 28 eta 30

Ordutegia: 09:00 – 10:30

Prestatzailea: Francisco Miranda Arrubla. Telekomunikazio-ingeniaria eta IFCT0109 3. Profesionaltasun Ziurtagiriduna – gaitasun digitaletako irakaslea eta zibersegurtasuneko teknikaria.

Tokia: Iruñeko Gaztediaren Etxea Zangoza k. 30 Ordenagailuen gela.

Behin-behineko izen-ematea: urriaren 23ra arte

AURREIZENA EMAN HEMEN