AURREIZENA EMAN HEMEN

Ikastaro honen xedea da teknologiarekin mugak hautsi nahi dituen orok gaitasun digitaletarako sarbidea izatea eta hazten ari den ingurune digitalak egunero eskaintzen dizkigun abantailak baliatzea. Prestakuntza honetan parte-hartzaileek ingurune digitalean erosotasunez ibiltzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta egunerokotasunean erabiltzeko tresna praktikoak jasoko dituzte. Ikastaroak teknologia berrietara sarbiderik ez izateak sortzen duen arrakala murriztu nahi du, horrek adinekoen informaziorako eskubidea gutxitzen ahal duelako eta gainera, adinekoen parte hartzea eta gizarte-lotura zaildu.

Helburuak:

  • Ingurune digital berriaren oinarrizko kontzeptuak erakustea.
  • Ordenagailuak eta mugikorrak egokitasunez erabiltzeko beharrezkoak diren gaitasun digitalak ematea.
  • Sarean egoki nabigatzeko beharrezkoak diren gaitasun digitalak ematea.
  • Tresna praktiko eta errazak erabiltzen erakustea.
  • Gailu eramangarrietan eta ordenagailuetan gertatzen diren arazoak identifikatzeko beharrezkoak diren ezagupenak ematea.

Edukiak:

* 1. modulua: Teknologia Digitalaren hastapenak*

1.1 Gaitasun digitalen onurak eta garrantzia

1.2 Teknologiarekiko beldurra gainditzea

* 2. modulua: Konputazioaren Oinarrizko kontzeptuak*

2.1 Ordenagailuaren eta haren osagaien inguruko lehen ezagutzak

2.2 Mahaigaineko nabigazioa eta saguaren eta teklatuaren erabilera

* 3. modulua: Interneten nabigatzea*

3.1 Web-nabigatzaileen erabilera eta sareko bilaketak

3.2 Nabigazioa eta online erosketa seguruak eta fitxen kudeaketa

* 4. modulua: Komunikazio digitala*

4.1 Posta elektronikoa: kontuak sortzea eta mezuak bidaltzea

4.2 Mezularitza eta bideodeietarako aplikazioak erabiltzea

* 5. modulua: Sare sozialak eta edukia partekatzea*

5.1 Sare sozialei eta sareko segurtasunari buruzko lehen ezagutzak.

5.2 Argazkiak, mezuak eta konexioak partekatzea sarean

* 6. modulua: Entretenimendua eta Ikasketa sarean*

6.1 Musika eta bideoen streaminga

6.2 Liburu elektronikoak eta hezkuntza-baliabideak online irakurtzea

* 7. modulua: Gailuen oinarrizko mantentze-lanak*

7.1 Softwarea eta segurtasun digitala eguneratzea

7.2 Fitxategiak antolatzea eta ohiko arazoak konpontzea

* 8. modulua: Pribatutasuna eta segurtasuna sarean*

8.1 Datu pertsonalak eta pasahitzak babestea

8.2 Sareko iruzurrak identifikatzea eta prebenitzea

* 9. modulua: Gailu mugikorrak*

9.1 Mugikorren eta PCen arteko alderaketa

9.2 Gailu mugikorrak behar bezala erabiltzea

* 10. modulua: Zalantzak eta informazio gehigarria*

10.1 Informazio erabilgarria egunerokoan

10.2 Zalantzak

Aurkibide honek 18 orduko ikastaro baten edukia laburbiltzen du, adinekoendako gaitasun digitalen oinarrizko alderdiei heltzen zaiela ziurtatuz. Modulu bakoitzak sarrera bat eta funtsezkoak diren arloetako praktikak eskaintzen ditu, eta horrela, parte hartzaileei mundu digitaleko trebetasunak gradualki garatzea ahalbidetzen die.

Iraupena: 18 ordu

Data: sei aste jarraituetako astearteak eta ostegunak; otsailak 6, 8, 13, 15, 20, 22, 27 eta 29, eta martxoak 5, 7, 12 eta 14

Ordutegia: asteartean eta ostegunean, 09:00 – 10:30

Prestatzailea: Francisco Miranda Arrubla. Telekomunikazio-ingeniaria eta IFCT0109 3. Profesionaltasun Ziurtagiriduna – gaitasun digitaletako irakaslea eta zibersegurtasuneko teknikaria.

Tokia: Iruñeko Gaztediaren Etxea Zangoza k. 30 Ordenagailuen gela.

Behin-behineko izen-ematea: urtarrilaren 26ra arte.  AURREIZENA EMAN HEMEN