AURREIZENA EMAN HEMEN

Ez duzu Photoshop jakin beharrik, ezta diseinatzailea izan beharrik afixa on bat egiteko. Gakoa ez da tresna, zer helarazi nahi duzun jakitea eta diseinuaren oinarrizko ezagutzak edukitzea baizik. Ikastaro honetan honako hauek ikasiko dituzu: iturriak eta koloreak ongi aukeratzen, kalitatezko irudiak eta bideoak non aurkitu doan. Hierarkiak testuetan duen garrantzia, edo baita afixako elementuen konposizioa ere. Hori bai, beste guztia menperatzen duzunean, CANVA zukutuko dugu, modan dagoen doaneko programa, gure sorkuntzak minututan egiteko.

Helburuak:

  • Oinarrizko ezagutzak eskuratzea, honako hauei buruz: diseinua, koloreak, tipografiak, konposaketa.
  • Zeure afixak eta beste eduki grafikoak minututan sortzeko gai izatea.
  • Interneten eskuratzen ahal diren diseinurako ezinbesteko eta doako baliabideak ezagutzea.
  • Hausnartzea zein eduki eta formatu mota den eraginkorrena non argitaratu edo partekatuko duzunaren arabera.

Edukiak:

  • Zure sorkuntzak aldatuko dituen diseinu grafikoko gakoak:
  • Canva eta horren funtzio ez hain intuitiboak:
  • Baliabideak:
    1. Kolore-paleta.
    2. Iturriak: identifikazioa eta konbinazioak.
    3. Diseinatzaileendako inspirazio-sareak.
    4. Txantiloiak
    5. Doako irudiak.
    6. Bideoak
    7. Audioak
    8. Iconoak

Ikastarora joanen diren guztiek ordenagailua eraman beharko dute (ez mugikorra, ez Tableta) eta eskola %100 praktikoa izanen da. Hizlariak adibide eta ariketa praktikoz lagunduta emanen ditu gaitegiko azalpen guztiak.

Iraupena: 12 ordu

Data: Urtarrilak 30 eta otsailak 1, 6 eta 8

Ordutegia: astearte eta ostegunean, 17:00 – 20:00

Prestatzailea: Ana Cortaire Ciordia. Marketing digitaleko prestatzailea eta sare sozialetako komunikazioko eta publizitateko espezialista.

Tokia: 5. Aretoa. ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2.

Behin-behineko izen-ematea: urtarrilaren 22ra arte  AURREIZENA EMAN HEMEN