AURREIZENA EMAN HEMEN

Gizarte-babes falta arrisku-faktore bat da osasun arazoetarako. Besteekiko lotura emozional falta osasun publikoko arrisku bat da. Testuinguru horretan, harremanen kalitatea gero eta garrantzitsuago bihurtzen da pertsonen bizitzan, baina horretarako beharrezkoa da harremanak modu egokian, berdintasunezkoan eta errespetuzkoan kudeatu eta komunikatzeko gai izatea.

Bizikidetzaren eta harreman-osasunaren esparruan lan egitea harreman ez-seguruek eta harreman-indarkeriak sortzen dituzten ondoeza eta indarkeria prebenitzeko modu bat da, egiten dugunak besteengan duen inpaktua ulertzea ahalbidetzen duelako.

Egoeraren araberako indarkeriaren ohiko dinamikak bereiziko ditugu, oso normalizatuta daudenak, arlo baten edo batzuen kudeaketan arazoak sortzen dituztenak, eta osasunerako indarkeriazko harreman-dinamika ez-segurua sortzen dutenak. Jakin badakigu, prebentzio-lanarekin gai horiei erantzuten ahal zaiela, zer ez den ongi egiten ari identifikatzeko, mugak ezartzeko eta beharrak adierazteko, hala horiei modu osasungarrian aurre egin ahal izateko. Tratu onen esparru horretan lan eginez gero, pertsonek posible dute horrenbeste larritasun eta ondoez sortzen dizkien alderdiak identifikatzea eta bizikidetza bakean sustatzeko tresnak eskuratzea.

Helburuak

  • Gogoeta egitea berdintasunezko harreman osasungarriak eraikitzeko, autonomia, tratu ona eta ongizatea sustatzen dituztenak.
  • Ulertzea harremanen oinarri psikoafektiboak zeintzuk diren eta nola eragiten diguten.
  • Pertsonak trebatzea harreman ez-seguruak antzeman eta maneiatzen.
  • Tratu onetan eta pertsonen ongizatean oinarritutako harreman-osasuna sustatzea.

Edukiak

  • Gatazka: aldatzeko haina deserosoa den tentsioa.
  • Bereiztea: esperientzia emozionala eta eragindako portaera.
  • Kide izatea bizikidetzaren oinarri gisa.
  • Zer gertatzen zaigu? Indarkeria eta desberdinarekiko gorrotoa.
  • Etiketak jartzea eta aurreiritzia.
  • Proiekzioak eta beldurrak: zu ispilu bat zarenean.
  • Nor da nor: besteak eta gu.
  • Bandera gorriak eta segurtasun eza antzeman eta maneiatzeko tresnak.

 

Iraupena: 12 ordu

Datak: Urriak 2, 3 eta 9

Ordutegia: astelehena eta asteartea, 17:00 – 21:00

Prestatzailea: Maite Eraso Ascunce. Gizarte-langilea + Bitartekaria Meeting Point-en. Aditua bikoteen, familien eta erakundeen gatazketan.

Tokia: ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2.

Behin-behineko izen-ematea: irailaren 24ra arte

AURREIZENA EMAN HEMEN