AURREIZENA EMAN HEMEN

Behar dituzun tresnak badituzu jendearen aurrean jarri eta edozein egoera, gertaera edo hizketaldi azaltzeko, bai eta zeure burua edo egitasmo bat edo lan bat aurkezteko ere. Beharbada, behar duzuna da norbaitek lotsa galtzen edo ahotsa indartzen laguntzea, izan ere, ziur nago, ez duzu inor epel utziko.

 Edukiak

  • Lotsa galtzea
  • Nola egituratu diskurtso bat (naizenaren, nagoen tokiaren eta lortu nahi dudanaren indarra)
  • Arnasketa
  • Ahots-proiekzioa
  • Gorputz-hizkuntza

 Helburuak

  • Entzule talde bati aurre egiteari beldurra kentzea.
  • Ezagutzak biltzen ikasi eta horiek diskurtsoan interesgarri bihurtzea.
  • Diskurtsoa, gorputz-hizkuntza eta proiekzioa aldatzea entzule motaren arabera.

 Iraupena: 6 ordu

Datak: Azaroak 20, 21 eta 22

Ordutegia: astelehena, asteartea eta asteazkena, 18:00 – 20:00

Prestatzailea:  Daniel Zarranz Armendáriz. Arte eszenikoetan diplomaduna Bartzelonako Art Actors Queralt, Set D’acció eta Actúa Studio eskoletan. Zuzendaria eta antzokiko antzezlea.

Tokia: ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2.

Behin-behineko izen-ematea: azaroaren 12a arte

AURREIZENA EMAN HEMEN