AURREIZENA EMAN HEMEN

Ezinezkoa da ez komunikatzea. Etengabe komunikatzen dugu begiradarekin, isiluneekin, gorputzaren jarrerarekin, hitzekin. Erronka naturaltasunez komunikatzea da, sentitzen dugunarekin eta garen horrekin koherente izanez.

Izaera praktikoko eta bizipenetan oinarritutako ikastaro honetan komunikazioaren artea menderatzeko tresnak ezagutuko ditugu, eta gozamen eta benetakotasun handiagoz mugituko geure buruarekiko eta pertsonen arteko komunikazioan.

Hainbat diziplinatan oinarritutako dinamikak erabiliko dira, hala nola coachingean, programazio neurolinguistikoan eta Alba Emoting metodoan. Sormen-ariketak, erlaxatzekoak eta gorputz-adierazpenekoak ere eginen dira, musikaz lagunduta.

Helburuak

  • Indargune pertsonalak eta hobetu daitezkeen arloak ezagutzea
  • Bakoitzak taldeetan komunikatzeko dugun estilo bakarra eta geurea ezagutzea
  • Gure emozioak hobeki erregulatzen eta ezagutzen ikastea
  • Elkarrizketa eraginkor bat mantentzeko urratsak ikastea
  • Gure komunikazioari lotutako sineskeria mugatzaileak apurtzea
  • Gure barne-elkarrizketa eta auto-estimua hobetzea, gure argi-ilunak onartuz
  • Gure harreman pertsonalak edo profesionalak hobetzeko tresnak eskuratzea
  • Beste taldekide batzuen esperientzietatik elikatzea

Edukiak

  • Norberaren balioak eta gaitasunak
  • Sineskeria mugatzaileak eta uste indartzaileak
  • 3 dimentsioak: hizkuntza, gorputza eta emozioa
  • 3 jarrerak: 1. pertsona, 2. pertsona, 3. pertsona
  • Funtsezko gaitasunak: enpatia, auto-konfiantza, malgutasuna
  • Elkarrizketa ahaltsu baterako 5 urratsak
  • Emozioen kudeaketa eta zikloa
  • Harreman motak eta komunikazio-estiloak

Iraupena: 12 ordu

Datak: Azaroak 17 eta 18

Ordutegia: ostiralean, 17:00 – 21:00, eta larunbatean, 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00.

Prestatzailea  Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena. Egiaztagiria duen coach-a, Trainer masterduna Programazio Neurolinguistikoan (PNL) eta Ikus-entzunezko Komunikazioan Lizentziaduna.

Tokia: ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2.

Behin-behineko izen-ematea: azaroaren 9ra arte (osteguna)

AURREIZENA EMAN HEMEN