AURRETIKO IZEN-EMATEA HEMEN
Hizkuntza: gaztelania
Psikologia positiboaren aitzindari Martin Seligmanek adierazitakoarekin bat, emozio positiboak bakarrik nahiko bagenitu, gure espeziea aspaldi desagertuko zen. Izan ere, beldurra, amorrua edo tristurari esker bizirik diraugu eta gure beharrak komunikatzen ditugu. Emozioak ez dira onak edo txarrak, entzuten ikasi behar dugun mezu bat ematen diguten erreakzioak dira, besterik ez. Bizipen-ikastaro praktiko honek gonbit egiten digu emozio guztiak onartu eta horiek gure aliatu bilaka ditzagun, horrela gure egunerokoan ongizate handiagoa lortze aldera.
Helburuak
- Emozioei lotutako sinesmen mugatzaileak identifikatzea.
- Emozioen intentsitatea kudeatzen eta antolatzen jakitea.
- Sentitu, pentsatu eta esaten dugunaren arteko koherentzia handitzea.
- Ingurunean egoera emozional positiboak sortzeko tresnak eskuratzea.
- Gainerako parte-hartzaileen esperientzietatik ikastea.
Edukiak
- Emozio unibertsalak vs Emozio subjektiboak
- Emozioen ezaugarriak, funtzioa eta gorputz-adierazpena.
- Ziklo emozionala eta desblokeo emozionala.
- Berariazko egoera emozionalak sortzea.
Hainbat diziplinatan oinarritutako dinamikak erabiliko dira, hala nola coachingean, programazio neurolinguistikoan eta Alba Emoting metodoan. Sormen-ariketak, erlaxatzekoak eta gorputz-adierazpenekoak ere eginen dira, musikaz lagunduta.
Iraupena: 8 ordu (aurrez aurrekoa)
Datak: maiatzak 13 eta 14
Ordutegia: ostiraletan, 17:00 – 21:00; eta larunbatetan, 10:00 – 14:00
Nork emana: Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena. Egiaztagiria duen coach-a, Trainer masterduna Programazio Neurolinguistikoan (PNL) eta Ikus-entzunezko Komunikazioan Lizentziaduna.
Tokia: ZENTRO elkarlaneko guneko (Kondestablearen jauregia) 5. aretoa, Kale Nagusia, 2.
Behin-behineko izen-ematea: maiatzaren 10era arte
Leave A Comment