Oihu bakoitzaren atzean behar bat dago. Pertsonen arteko gatazkak kudeatzea oso zaila iruditzen ahal zaigu: iritzietan harrapatuta geratzen gara eta geure buruari edo besteei errua botatzen diegu. Baina hori opari gisa ere ikus dezakegu eta aukera baliatu: gure beharrez jabetzen gara, horiek mahaiaren gainean jartzen ditugu eta horiek zaintzeko lehen urratsa bilatzen dugu.
Edukiak:
- Mezu bat jasotzeko 4 modu.
- Mugak: Entzutea eta ezetza adieraztea.
- Gatazken kudeaketa
- Esker ona
Iraupena: 12 ordu
Datak: maiatzak 26 eta 27
Ordutegia: ostiralean, 17:00 – 21:00; eta larunbatean, 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00
Nork emana: Franziska Rautenberg. Psikologoa (tituluduna Alemaniako FU-Berlingo Unibertsitatea), terapeuta sistemikoa familia eta bikoteetan (Euskadi eta Nafarroako Familia Terapiako Eskola). Indarkeriarik gabeko Komunikazioko prestatzaile egiaztatua CNVC-n. Bideratzailea Embodied Peacemaking-ean. Psikologia Kritikoaren eta subjektuaren zientzien adiskidea.
Tokia: 4. Aretoa ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2.
Behin-behineko izen-ematea: maiatzaren 12ra arte
Leave A Comment