AURRETIKO IZEN-EMATEA HEMEN

Oihu bakoitzaren atzean behar bat dago.

Pertsonen arteko gatazkak kudeatzea zaila da, eta epaitzea nahiz errua botatzea ekar dezake. Baina gatazka opari gisa ere ikus dezakegu, eta aukera baliatu gure beharrez jabetzeko, horiek mahaiaren gainean jarri eta horiek zaintzeko lehen urratsa bilatzeko.

Indarkeriarik Gabeko Komunikazioak urrats argiak eta giltzarriak eskaintzen ditu komunikazioan; ulermena, argitasuna eta ekintza bilatzen ditu eta tresna indartsua da enpatia izateko eta gatazkak kudeatzeko.

 

Helburuak

  • Indarkeriarik Gabeko Komunikazioa ezagutzea.
  • Pertsonen barruko eta pertsonen arteko gatazkak kudeatzen ikastea.
  • Enpatia-gakoak ezagutzea.
  • Gure sentimenduen eginkizuna ezagutzea eta horiek baliatzea geure burua eta besteak zaintzeko.

 

Edukiak:

  • Mezu bat jasotzeko 4 modu.
  • Mugak: Entzutea eta ezetza adieraztea.
  • Gatazkak kudeatzea.
  • Esker ona.

 

Garapen pertsonaleko lantegiak alderdi teorikoa eta praktikoa ditu, gogoeta-proposamenekin eta banakako dinamikekin, bikoteka eta taldean edukiak eguneroko egoeretan esperimentatzeko.

 

Iraupena: 12 ordu (aurrez aurrekoa)

Datak: ekainak 10 eta 11

Ordutegia: ostiralean, 17:00 – 21:00, eta larunbatean, 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00.

Nork emana:  Franziska Rautenberg. Psikologoa (tituluduna Alemaniako FU-Berlingo Unibertsitateanhttp://www.ewi-psy.fu-berlin.de/), terapeuta sistemikoa familia eta bikoteetan (Euskadi eta Nafarroako Familia Terapiako Eskola). Indarkeriarik gabeko Komunikazioko prestatzaile egiaztatua CNVC-n. Bideratzailea Embodied Peacemaking-ean.

Tokia: ZENTRO elkarlaneko guneko (Kondestablearen jauregia) 5. aretoa, Kale Nagusia, 2.

Behin-behineko izen-ematea: maiatzaren 29ra arte.