AURREIZENA EMAN HEMEN

Entzun, denok entzuten dugu. Baina nola entzuten dugu? Nahi duguna bakarrik entzuten dugu? Gure aurreiritzi eta proiekzioendako frogak bilatzen ditugu? Edo geure kontuetan dugu burua, edo beste norbaiti emateko aholkuetan?

Entzuteko modu asko daude. Batzuk konektatzen eta besteei zer gertatzen zaien ulertzen laguntzen digute. Beste bat, entzundakoa birsortu eta besteari edo geure buruari errua botatzeko da. Eta horrek urrundu egiten gaitu edo bortizkeria eta gatazkak elikatzen ditu.

Bada konektatzen zaituen komunikazio mota bat, bai eta deskonektatzen zaituena ere

Lantegi honetan entzute aktiboa, enpatiaz aditzen eta zintzoki adierazten ikasiko dugu.

Komunikazio Ez Bortitzak urrats argiak eta oinarrizkoak eskaintzen ditu, komunikazioan ulermena, argitasuna eta ekintza bilatuz.

Entzute enpatikoaren bidez errotik aldatzen ditugu harremanak, hala nork bere buruarekin nola besteekin ditugunak, hitzak eraso pertsonaltzat ez, baizik eta , sentimenduen eta beharren adierazpen gisa hartuta.

Edukiak:

  • Komunikazio ez-bortitzean funtsezkoak diren lau osagaiak
  • Entzuteko 4 erak
  • Enpatia eta enpatia-eza
  • Norbere buruarekiko enpatia
  • Enpatiaz entzutea
  • Benetako adierazpena

Iraupena: 12 ordu

Datak: Azaroak 10 eta 11

Ordutegia: ostiralean, 17:00 – 21:00; eta larunbatean, 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00

Prestatzailea:  Franziska Rautenberg. Psikologoa (Alemaniako FU-Berlingo Unibertsitateko tituluduna), terapeuta sistemikoa familia eta bikoteetan (Euskadi eta Nafarroako Familia Terapiako Eskola). Komunikazio Ez Bortitzeko prestatzaile egiaztatua CNVC-n. Bideratzailea Embodied Peacemaking-ean. Psikologia Kritikoaren eta subjektuaren zientzien adiskidea.

Tokia: ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2.

Behin-behineko izen-ematea: azaroaren 2ra arte (osteguna)

AURREIZENA EMAN HEMEN