AURRETIKO IZEN-EMATEA HEMEN

Sentimenduak, koloretsuak eta ekaiztsuak… Zertarako balio dute? Indarkeriarik Gabeko Komunikazioak gure beharretara seinalatzen duten ikur gisa ulertzen ditu sentimenduak. Horrela, haserre, triste edo gogotsu sentitzen naizenean, sentitzen dudana barne-barneko behar batekin, une horretan niretzat oso garrantzitsua den oinarrizko balio batekin, lotzen nauten adierazleak dira. Sentimendurik gabe, ezinen genuke geure burua zaindu, ezta besteak ulertu ere, bi faktore horiek ezinbestekoak baitira edozein harreman edo komunitatetan.

Edukiak:

  • Sentimenduak eta emozioak desberdintzea
  • Gure emozio eta sentimenduak ezagutzea eta horiek guregan eta gure arteko harremanetan duten eragina eta funtzioa ulertzea
  • Amorrua, beldurra, tristura, zoriontasuna eta errua gure beharretarako bide gisa
  • Erreaktibitatea jaistea eta lehen laguntza autokudeatzea
  • Gure amorrua ulertzea eta beste pertsona baten amorrua entzutea

Garapen pertsonaleko lantegiak alderdi teorikoa eta praktikoa ditu, gogoeta-proposamenekin eta banakako dinamikekin, bikoteka eta taldean edukiak eguneroko egoeretan esperimentatzeko.

Iraupena: 12 ordu (aurrez aurrekoa)

Datak: Azaroak 18 eta 19

Ordutegia: ostiralean, 17:00etatik 21:00etara, eta larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Nork emana:  Franziska Rautenberg. Psikologoa (tituluduna Alemaniako FU-Berlingo Unibertsitatean), terapeuta sistemikoa familia eta bikoteetan (Euskadi eta Nafarroako Familia Terapiako Eskola). Indarkeriarik gabeko Komunikazioko prestatzaile egiaztatua CNVC-n. Bideratzailea Embodied Peacemaking-ean.

Tokia:Azaroaren 18an, 4. aretoa (1. solairua), azaroaren 19an, 17. aretoa (3. solairua), ZENTRO Kondestable Jauregia, Kale Nagusia 2.

Behin-behineko izen-ematea: azaroaren 7ra arte